Maider Unda

Gure Gaztak

Bisita gidatuak

Irudi Galeria

Kontaktua

Atxeta Gazta,
olinpiar

gazta bat

MAIDER UNDA

MAIDER UNDA

Maider Undak borroka libreko elastikoa alde batera utzi eta bete-betean familiako ogibideari heldu dio. Artzain, gaztagile eta saltzaile, egun euskal artzaien bizimodua barne hartzen duten aldeak.

 

Artzaintza eta Atxeta Gaztaren ekoizpenean ohinarritzen den familia ustiategia Oletako elizaren alboan kokatzen da, Otxandiorekin bat egiten duen errepidearen alboan.

GURE GAZTAK

GURE GAZTAK

Gure ardien esne gordin eta arkumeetatik hautaturiko gatzagi naturalez bakarrik egiten dugu gazta. Esnearen bilakaeraren azterketa  zehatzarekin, zapore garratz eta gozoaren arteko oreka lortzen dugu gure gaztarentzat.

 

Gure gaztaren kalitatea Idiazabal Jatorri Izendapenak bermatzeaz gaiz, Artzai Gaztaren zigilua ere badu, zeinek gure gazta guztien ekoizpen tradizional eta naturala ziurtatzen duen.

Gurekin harremanetan jarri

BISITA GIDATUAK

BISITA GIDATUAK

Hurbil zaitez gure gaztandegira eta ezagutu aurrez-aurre Euskadiko latxa ardia. Ikusi nola egiten den Idiazabal Jatorri Izendapena duen gazta eta gozatu gure ardien esnea eta gatzagi naturalez egindako gaztaren dastaketarekin.

 

Gutxieneko taldea: 5 pertsona.

PVP: 8 €-tik aurrera.

Gurekin harremanetan jarri

IRUDI GALERIA

945 450 167

info@atxetagazta.com

Caserío Atxeta

01165 Oleta

Araba